Euskadi

Gure kultura zaharra eta gure identitatea nabari dira helmuga bakoitzean.

Gure herria toki paregabea da bizitzeko, eta, horrez gainera, hamaika txoko ditu ezagutzeko, plan ugari egiteko, eta ospakizun kulturalak guztiontzako.

Euskaldunon izaera bakarra denez, eta historia berezia eta sustrai kultural eta sozial errotuak ditugunez, gure tradizioak, folklorea eta mitologia bereziki jatorrak eta biziak dira. Euskadi, zalantzarik gabe, errealitate-mosaiko aberatseko herria da, paisaien eta pertsonen kontrasteak dituena, tradizionala eta modernoa aldi berean.

Euskadin harreman estua dugu naturarekin. Alde batetik, itsasoa dugu, zeinak itsas izaera eta kostaldeko herrien esentzia eman baitio gure herriari. Bestetik, barrualdea dugu, haran eta mendi berde-berdeekin. Herri eta landaguneek benetako Basque Style bizimodua harrotasunez bizi, zaindu eta partekatzen dute, zeina gure herritik kanpo ere ezaguna egin baita.

Euskara ere gogoan dugu. Europako hizkuntza zahar biziena da.
Euskaldunontzat bizitzeko eta komunikatzeko modu bat da, partekatzea eta sentitzea gustatzen zaiguna. Hizkuntza aberats bat da, soinu eta erritmo desberdinak dituena Euskadiko herri eta hiriburu bakoitzean, eta diziplina bakar eta bereziak ditu. Gure kulturaren funtsa da, zentzurik zabalenean.

Euskadi INTERESEKO ARTIKULUAK

Ikusi gehiago  

UEFA Women ‘s Champions League Finala

Maiatzaren 25ean, Bilbon jokatuko da emakumezkoen Europako futbol panoramako “partiduen partida”: UEFA Women ‘s Champions League 2024ko Finala. Bi zale finalisten giro liluragarri eta koloretsua nagusituko da Bizkaiko hiriburuan, hirian ekitaldi paregabe batez gozatzeko …

Continuar leyendo  

Vitoria-Gasteiz “City of Flowers”

Maiatza udaberriaren sinonimoa da, eta aitzakia ezin hobea Vitoria-Gasteiz “City of Flowers” bihurtzeko. “Loreen Jaialdia”-ren lehen edizioak, maiatzaren 13tik 18ra, aromaz, kolorez eta alaitasunez jantziko ditu gure kaleak, hiriko erakunde, denda, ostalaritza eta elkarteen lankidetza …

Continuar leyendo  

Zatoz gure Inauteriez gozatzera

Zatoz gure Inauteriez gozatzera Euskadiko hainbat udalerrik mozorroaren jaia ospatzen dute otsailaren 8tik 13ra. Inauteriak heldu dira Euskadira. Egun biziak dira, ekitaldiz eta jarduerez beteak, eta gure helmugek beraien alderik dibertigarriena erakusten dute. Bakoitzak …

Continuar leyendo